Ekonomia
Aurrekontuak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Orain, oposizioko alderdien ekarpenak jasotzen saiatuko dira. Ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek azaldu du helburua dela Batzar Nagusietan gehiengoaren babesa lortzea, uztaila baino lehen.
Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalez. Artxiboko argazkia: EFE
Aurrera ateratzeko indar nahikorik lortu ez zutenez, Arabak luzatu egin behar izan zituen 2023ko aurrekontuak, eta Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak berori osatzeko 9,8 milioi euroko proiektua onartu zuen atzo, oposizioko taldeen babesa lortze aldera.
Prentsaurrekoan gaur, ostiralarekin, jakitera eman duenez, Aldundiaren asmoa da proposamen ekonomiko ezberdinak jasotzea, "egonkortasuna eta proiektu estrategikoen garapena" sustatzeko.
Zentzu horretan, ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek azaldu du helburua dela Batzar Nagusietan gehiengoaren babesa lortzea, uztaila baino lehen.
"Egitasmo honekin ahal den adostasun handiena nahi dugu, egungo erronkei erantzungo dieten proiektuak garatu ahal izateko, Arabaren etorkizunean erabakigarriak izango baitira", erantsi du.
Horregatik, berretsi du garrantzitsua dela oposizioko alderdiekin akordioak ixtea, 2023ko aurrekontuekin gertatu ez zen bezala. Arau horrekin lotuta, "arabar gizartearen pluraltasuna" islatuko duen proiektu bat nahi du Gonzalezek.
Hartara, dokumentuan 9,8 milioi euroko inbertsioak eta laguntza lerroak jaso dituzte.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa