Ekonomia
Bizkaiko Batzar Nagusiak
AGENTZIAK| EITB MEDIA
EAJk, PSE-EEk eta PPk salbuespenaren beharra defendatu dute ekitaldi horiek hartu ahal izateko, eta EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek "inolako zergarik" ez dutela ordainduko kritikatu dute.
Nahiaren estatua San Mames aurrean. Argazkia: EFE.
Bizkaiko Batzar Nagusiek asteazken honetan onartu dute 2024ko UEFA Emakumezkoen Txapeldunen Ligako finalari eta 2025eko maiatzeko UEFA Europa Leagueko finalari aplikatu beharreko zerga-araubidea arautzen duen foru-dekretu arauemailea, sozietateen gaineko zergan, ez-egoiliarren errentan, pertsona fisikoen errentan eta tokiko zergetan zerga-salbuespenak dituena.
Foru dekretu arauemaileak aurrera egin du osoko bilkuran, Foru Gobernua osatzen duten bi taldeen, EAJren eta PSE-EEren, eta PPren aldeko botoekin; EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek, berriz, kontrako botoa eman dute. Era berean, errefusatu egin da neurri horiek foru arau gisa izapidetzea, EH Bilduk eskatu bezala.
Itxaso Berrojalbiz Ogasun eta Finantza diputatuak azaldu duenez, UEFA Women 's Champions Leagueko azken faseko partidekin 2020an gertatu zen bezala, beharrezkoa da erregulazio fiskal bat egitea Espainiak kirol-ekitaldi horietarako hartutako konpromisoak betetzeko. Araudi horren barruan sartzen dira, batetik, foru-erakundeek Estatuan indarrean dauden arau substantibo eta formal berberak mantendu behar dituzten zergak, eta, bestetik, araudi autonomoko zerga itunduak, Kontzertu Ekonomikoan aurreikusitakoaren arabera.
Arautzeko gaitasunik ez duten zergei dagokienez (Balio Erantsiaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga establezimendu iraunkorraren bitartekaritzarik gabe jarduten duten zergadunentzat), dagokion proiektua izapidetzen ari dira Kongresuan, eta, ondoren, Bizkaian transferituko da, foru-dekretu arauemaile baten bidez, diputatuak zehaztu duenez.
Berrojalbizek azpimarratu du Dekretu hORI "beharrezko izapidea" dela ekimen horiek aurrera eramateko, eta, beraz, "fiskalitatearen ikuspegitik Bizkaiko nazioartekotze-estrategiari ekarpena baino ez dio egiten".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa