10:39

Ekonomia

Arrantza

Bermeoko arrantza-ontzi batek harrapatu du kosterako lehen hegaluzea eta kiloa 339 euroan saldu da Avilesen

Agentziak | EiTB Media

"Goienkale" ontziak Avilesen porturatu duen lehen hegaluze tina Alimerka supermerkatu kateak erosi du.

  • Hegaluzeak Pasaiako lonjan, artxiboko irudi batean

    Hegaluzeak Pasaiako lonjan, artxiboko irudi batean. Argazkia: Pasaiako portua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kosterako lehen hegaluzea Bermeoko "Goienkale" arrantza ontziak porturatu du Avilesen (Asturias) eta kiloa 339 euroan saldu da.

Azken urteetan tradizio den bezala, lehen tina Alimerka supermerkatu kateak erosi du (120 kilo) eta Oviedoko jantoki sozial bat kudeatzen duen erakundeari emango dio.

Zehazki, Bermeoko "Goienkale" ontziak 3.236 kilo harrapatu ditu Azore uharteetan eta lehendabiziko tina hori izan da kiloko 339 euroan saldu dena. Gaur sartu den gainerako hegaluzea (3.000 kilo baino zerbait gehiago), batez beste, 14 euroan saldu da kiloa. 

Ramon Alvarez lonjako gerenteak EFE albiste agentziari azaldu dionez, lehen hegaluzearen prezioak behera egin du iaztik (31 euro gutxiago kiloko) eta azken bost urteetako baxuena izan da.

Duela 25 urte baino gehiagotik Avilesen saltzen da kosterako lehen hegaluzea. Iazko enkantean marka guztiak hautsi zituen lehendabiziko hegaluze tinak, kiloa 370 euroan salduta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena