Ekonomia
Lan-gatazka
EITB Media
Aurreakordioa Biobide enpresako zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek itxi dute negoziazio-mahaian. ELAk, aldiz, adostutako eduki ekonomikoak errefusatu ditu.
Bilbobuseko langileenmobilizazioa. Argazkia: EFE
Bilbobus garraio publiko zerbitzuaren enpresa emakidadunak eta ordezkaritza sindikalaren gehiengoak aurreakordioa itxi dute, eta, horri esker, langileek egiten ari diren greba mugagabea bertan behera utziko dute gutxienez ostegunera arte. Orduan beharginek beraiek batzarrean erabakiko dute adostutakoa babestu ala ez.
Enpresa-batzordeko iturriek baieztatu dutenez, Bilbobuseko autobusen zerbitzuak normaltasuna berreskuratuko du asteazken honetan, lan-baldintzei buruz lortutako aurreakordioaren ostean, gutxienez datorren ostegunera arte. Orduan, Bilbobuseko langileek, apirilaren 9tik greba mugagabean, batzarrean erabakiko dute akordioa onartu ala ez.
Aurreakordioa Biobide enpresaren zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek itxi dute negoziazio-mahaian. ELAk, ordea, adostutako eduki ekonomikoak errefusatu ditu.
Sindikatu abertzaleak ohar batean salatu duenez, akordioan "ez da erosteko ahalmena bermatzen eta soldata igoerek Madrilek ezarritako sektore publikoaren igoerak hartzen dituzte erreferentziatzat".
ELAren ustez, hori "onartezina da, negoziazio esparru propioa neutralizatzen delako eta soldatak Estatuko legeen menpe jartzen direlako".
"Langileen erosteko ahalmena bermatzeko eta negoziazio esparrua defendatzeko azken unera arte borrokan jarraituko dugu", gaineratu du sindikatu abertzaleak.
Aitzitik, CCOOk datorren ostegunean egingo diren langileen batzarretan aurreakordioaren alde bozkatzeko deia egingo die afiliatuei, adostutako agiriak plantillaren "erosteko ahalmenari eusten baitio".
CCOO Euskadiko iturriek azaldu dutenez, "nahiz eta ez den KPI espliziturik aipatzen, soldata-igoerek aurreakordioaren urteetako KPIei egiten diete erreferentzia", eta oraindik ere "xehetasun batzuk" idazten ari dira.
Sindikatuak aitortu du aurreakordioaren edukiek ez dituela "asebetetzen", baina "gutxienez" ez zaiela "txarregia" iruditzen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa