Ekonomia
Supermerkatuak
Agentziak | EITB MEDIA
Gainera, Eroskik zorra 909 milioitik 671ra jaitsi du. Bestalde, Eroskik sare komertziala handitzen jarraitu zuen 2023an, 74 supermerkatu berri eta gasolina-zerbitzugune bat zabalduta.
Rosa Carabel Eroskiko buruzagia. Argazkia: EFE
Rosa Carabel Eroskiko buruzagiak jakitera eman duenez, taldeak 109 milioi euroko emaitza positiboarekin itxi zituen 2023a, eta zorra 909 milioitik 671 milioira jaitsi zuen. Gainera, mozkin operatiboa % 26,9 igo zen aurreko urtearen aldean, eta 259 milioira iritsi zen.
Rosa Carabelek azpimarratu duenez, "aurrerapauso handia emanda itxi dugu urtea, inflazioaren aurrean lan aparta eta kudeaketa eraginkorra eginez, eta aplikatutako estrategiek egungo erronka ekonomikoei erantzun diete".
2023an, elikadura produktuen eta kostu zuzenen inflazioa etengabe handitzen ari zela ikusita, Eroski salmenta-prezioetan duen eragina arintzen saiatu zen, eskaintzen, deskontu pertsonalizatuen, fidelizazio-kluben eta abarren bidez.
Bestalde, Eroskik bere sare komertziala zabaltzen jarraitu zuen 2023an, 74 supermerkatu berri eta gasolina-zerbitzugune bat zabalduta; gainera, bere presentzia handitu zuen Espainiako Estatuko toki askotan, hala nola, EAEn, Madrilen edo Andaluzian.
Taldeak 15 milioi euro baino gehiago bideratu zituen berrikuntza- eta garapen-proiektuetara, eta 2023an 31 berrikuntza-ekimenetan parte hartu zuen, horietatik hamar zentro teknologiko, unibertsitate eta startupekin elkarlanean.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa