11:35

Ekonomia

PUBLIZITATEA

Repsoli eman diote berriro arrazoia, publizitate engainagarriagatik Iberdrolarekin duen auzian

EITB MEDIA

Komunikazio Komertzialaren Autokontrolerako Erakunde espainiarrak ontzat eman du Repsolek jarritako erreklamazioa. Iberdrolak, bere aldetik, "objektibotasun eza" salatu du, eta iragarri du aerotermia sustatzeko beste kanpaina bat jarriko duela abian.

  • Bilboko Iberdrola dorrea, artxiboko irudi batean.

    Bilboko Iberdrola dorrea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Publizitate engainagarria egitea leporatzen ari dira azken hilabeteotan bata besteari Repsol eta Iberdrola. Komunikazio Komertzialaren Autokontrolerako Erakundera bideratu dituzte salaketok, eta horrek, beste behin, Repsoli eman dio arrazoia. Hau da, onartu du Iberdrolak publizitate engainagarria zabaldu duela, aerotermiari buruz egin berri duen kanpaina batean, eta zuzentzeko eskatu dio konpainia elektrikoari.  

Iberdrolak telebista zein irrati bidez aerotermia sustatzeko egindako kanpaina bat salatu zuen Repsolek, "egiaren kontrakoa" eta "engainagarria" zela argudiatuz.  Zehazki, gas galdarak kendu eta horren lekuan aerotermia sistema erabiltzea proposatzen zuen Iberdrolak bere iragarkietan, eta Europar Batzordeak horretara behartzen zuela zioen.  Josu Jon Imaz buru duen konpainiak dio okerra dela informazio hori, Europak halakorik ez duela arautu esanez.

Orain, Autokontrolerako erakundeak ebatzi du Publizitatearen Jokabidearen Kodearen 14. araua urratu duela Iberdrolak, eta egindakoa berehala zuzentzeko eskatu. 

Iberdrolak, bere aldetik, "objektibotasun eza" salatu du, eta iragarri du aerotermia sustatzeko beste kanpaina bat jarriko duela abian. Autokontrolerako erakundeak zabaldutako ebazpenak ez duela oinarririk dio, eta gas galdaren lekuan aerotermia bidezko sistemak sustatzen jarraituko duela iragarri du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena