Ekonomia
GREBA
EITB MEDIA
ELA sindikatuak deitu du lanuztea Osakidetzak azpikontratatutako erietxe horretan. Goizean manifestazioa egingo dute beharginek Basurtuko Ospitaletik Gurutze Gorriaren egoitzaraino.
Bilboko Gurutze Gorriko Ospitalerako sarrera. Argazkia: Google Maps.
Bilboko Gurutze Gorriko Ospitaleko langileek gaur egingo dute ELA sindikatuak deitutako hiru greba egunetako lehena. Gaur, bihar eta etzi daude deituta lanuzteak. 100 pertsona inguruk egiten dute lan bertan.
Bilboko Gurutze Gorriak Osakidetzarentzat egiten du lan, eta bere jardueraren % 90 osasun publikoak azpikontratatuta dago. Hala ere, "lan-baldintzak Osakidetzarenak baino okerragoak dira. Urteak daramatzate erosteko ahalmena galtzen eta lanaldi luzeagoa dute. Gainera, zuzendaritzak atzerapausoak proposatu ditu hitzarmena berritzeko", ELA sindikatuak azaldu duenez.
Hori dela eta, goizean manifestazioa egingo dute Basurtuko Ospitaletik abiatuta, Gurutze Gorriaren aurrean amaitzeko (Urkixo zumarkalea, 65), eta manifestari batzuk gurpil-aulkiarekin joango dira, langileen egoera irudikatzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa