Itxi

Ekonomia

GREBA

Lau eguneko greba, gaur hasi eta ostiralera arte, Bizkaiko kiroldegietan

EITB MEDIA

Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileek mobilizazioei ekin diete berriro hitzarmen duin baten eske.

  • Langileen aurreko elkarretaratze bat.

    Langileen aurreko elkarretaratze bat. Artxiboko argazkia: @ELABilbo

Gaurtik hasita eta ostiralera bitarte, lau greba egunetara daude deituta Bizkaiko kiroldegietako azpikontratatutako langileak, hitzarmen kolektiboa negoziatzea eskatzeko. ELAk, LABek eta CCOOk deitu dute greba maiatzaren 7an, 8an, 9an eta 10ean. 

Sindikatuen arabera, sektorean 2.000 langile baino gehiago daude Bizkaian. Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa, "eduki nahikorik gabe, luzatzen ari da", diote.

Aurrez beste 11 lanuzte egin dituzte: sei egun apirilean, hiru martxoan eta beste bi otsailean. 

Bizkaiko kiroldegietan eta zelaietan azpikontratatutako langileek elkarretaratzea egingo dute goizean (11:00etan) Bilbao Kirolaken egoitzaren aurrean.