Ekonomia
Funtzionarioen aparteko paga
Erredakzioa
Funtzionarioen aparteko soldata urtarrilaren 3ra eta uztailaren 3ra aurreratzeko proposamena egin du Nafarroako Gobernuak.
Nafarroako Parlamentuak hilabete honetan eztabaidatuko du proposamena.
Nafarroako Gobernuak funtzionarioen aparteko soldata urtarrilaren 3ra eta uztailaren 3ra aurreratzeko lege aurreproiektu bat onartu du. Proposamena 2015. urtera arte mantendu nahi dute, aurtengo aparteko soldata kentzearen eragina "murrizteko" asmoz.
Era honetan, Estatuak agindutako neurria bete eta legeari iruzur ez egitea lortu nahi dute, izan ere, Gobernuaren azken neurriak onartu eta gero, funtzionarioek ez dute 2012ko abenduko aparteko soldata jasoko.
Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak eta Javier Morras Barne kontseilariak iragarri dute asteroko gobernu bileraren ostean.
Aldaketa hurrengo hiru urteetarako proposatuko zaio Parlamentuari eta hilabete honetan eztabaidatuko dute.
Aurreproiektua "errealista eta eraginkorra" dela defendatu dute eta helburua sektore publikoko langileek abenduko aparteko soldata kentzearen ondorioak ez jasatea eta "kontsumoaren mailari eustea"
dela azpimarratu dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa