Ekonomia
finantza sektorea
Agencias | EITB Media
Espainiako sei banketxe handienen artean, Botinek zuzendutako entitateak lortu ditu irabazi handienak. Espainiako Gobernuak ezarritako zergarengatik 335 milioi pagatu ditu.
Santander banketxearen bulego bat. Artxiboko argazkia: EFE
Santander banketeak 2.852 milioi euro irabazi ditu 2024ko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino % 11 gehiago. Halaber, 335 milioi ordaindu ditu Espainiako Gobernuak banketxeen aparteko irabazien gaineko zerga berezia tarteko.
Emaitzokin, Ana Botinek zuzentzen duen finantza erakundea Espainiako sei banketxe handienen —BBVAk, CaixaBankek, Sabadellek, Bankinterrek, Unicaja Bancok eta Santanderrek berak osatzen dute taldea— buru jarri da irabaziei dagokienez. Izan ere, bigarrenak (BBVA) baino 200 milioi gehiago lortu ditu.
Banketxeak Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako oharraren arabera, "diru-sarreretan igoera nabarmena" eta "gastuak kontrolatzeko" modua izan dute. "Beste behin, urteko helburu guztiak betetzeko bidean goaz, tartean % 16ko errentagarritasuna", azpimarratu du Ana Botinek.
Diru-sarrerak % 18 igo dira, negozio unitate guztietan izandako hazkundeari esker. Gordailuak eta inbertsio funtsak % 5 hazi dira, eta bereziki nabarmena izan da epekako gordailuen gorakada (% 24), interes tasa altuen eraginez. Bezero kopuruan ere gora egin du erakundeak (bost milioi gehiago).
Maiatzean 9,50 zentimoko dibidendua ordainduko du akzio bakoitzeko.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa