Ekonomia
Maiatzaren Lehena
Agentziak | EITB Media
Loli Garciak (CC.OO) eta Raul Arzak (UGT), bi sindikatuek Maiatzaren Lehenean elkarrekin egingo dituzten mobilizazioak aurkeztu dituzte. EAEko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte, "Enpleguaren alde. Lanaldi txikiagoak eta soldata hobeak" lelopean.
Loli Garcia (CC.OO) eta Raul Arza (UGT), gaur. EFE.
Euskadiko CC.OO. eta UGT sindikatuek Maiatzaren Leheneko manifestazioetan parte hartzeko deia egin dute ostegun honetan, lanaldia murrizteko "unea iritsi" dela aldarrikatzeko eta enpresak mozkin "basatiak" dituzten une honetan soldata hobeak eskatzeko.
Loli Garciak (CC.OO) eta Raul Arzak (UGT), bi sindikatuek Maiatzaren Lehenean elkarrekin egingo dituzten mobilizazioak aurkeztu dituzte ostegun honetan, prentsaren aurrean. EAEko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte, "Enpleguaren alde. Lanaldi txikiagoak eta soldata hobeak" lelopean.
Gacia eta Arza bat etorri dira, CC.OO-k eta UGT-k adostutako erreformetan lortu denaz aparte -kontratuen behin-behinekotasuna murriztea eta gutxieneko soldataren igoera aipatu dituzte, besteak beste-, "egiteko asko gelditzen" dela esan dutenean.
Loli Garcia, CC.OO. Euskadiko arduradunak azaldu duenez, beste gauzen artean, kaleratzeagatiko kalte-ordaina handitzeko eta lanaldi partzialeko kontratazioan aldaketak egiteko erreformetan aurrera egin beharra dago, eta azpimarratu duenez, "iritsi da lanaldiak murritzeko garaia".
Adierazi duenez, "akordioetara iristen saiatuko gara, baina lortzen ez bada, legea aplikatzea eskatuko dugu".
Enpresen mozkin "basatien" gaiari heltzeko deia egin du, eta bi bide proposatu: soldata igoeraren bidez, edo erreforma fiskal baten bidez, kapital-errentek eta enpresa-mozkinek zerga gehiago ordain ditzaten.
CC.OO.k eta UGTk, halaber, joan den igandeko EAEko hauteskundeen ondoren osatuko den Eusko Jaurlaritza berriari zuzendutako aldarrikapenak egin dituzte, besteak beste, zainketei helduko dien izaera publikoko itun integral bat, zaintza horiek ematen dituzten langileen baldintzak hobetzeko eta lan horiei behar den aitortza emateko.
Halaber, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote etxebizitza-arloko eskumenak gauza ditzala, arlo horretako politika publikoak lehentasun bihurtzeko eta alokairu sozialaren aldeko apustua egiteko.
Raul Arza Euskadiko UGTko idazkari nagusiak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritza berriak "normalizatu" egin behar ditu Administrazio publikoko lan-harremanak.
Arzak ohartarazi duenez, Jaurlaritzak enplegatzaile gisa duen "itxikeriaren" aurrean, euskal langile publikoek greba eta mobilizazioa beste "tresnarik" ez dute euren baldintzak defendatzeko, azken aldian egin dituzten protesten bidetik.
Arzak, gainera, Eusko Jaurlaritzari galdegin dio patronalei eska diezaiela soldatak hobetzea, kanpoko talentua erakarri eta bertako atxikitzeko modu gisa. Bestetik, EAJri eskatu dio azal dezala zergatik bozkatu duen Kongresuan sindikatuek enpresen administrazio-kontseiluetan parte hartzearen aurka.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa