Ekonomia
BALANTZEA
EITB MEDIA
Erakustazokako zuzendaritzaren ustez, datuok berresten dute BEC "lehen mailako eragile" bihurtu dela 20 urteotan, Euskadiren "garapen sozioekonomikorako" zein "kanpo proiekziorako".
3.200 ekitaldi inguru, 19 milioi bisitari eta 1.806 milioi euroko eragin ekonomikoa. Datu horiekin iritsi da Bilbao Exhibition Centre (BEC) bere 20. urteurrenera. "Helburua zen BEC Europako mailan eta mundu mailan erreferentziazko gune bilakatzea, eta lortu da", esan du zuzendaritzak, gaur zabaldu duen oharrean.
Kongresuak, topaketak, erakusketak, azokak, lanpostu publikoetarako azterketak, kontzertuak edota kirol ekitaldiak. Denetarik hartu du Barakaldon kokatuta dagoen erakustazokak azken lau hamarkadotan. Zehazki, 3.172 ekitaldi izan dira eta horiek 19 milioi bisitari erakarri dituzte.
Horrek guztiak 1.806 milioi euroko eragin ekonomikoa izan du EAEko Barne Produktu Gordinean, eta zentzu horretan, iazko jardunaldian jarri du azpimarra zuzendaritzak: 156 miloi euroko eragina izan zuten 2023an BECen izandako ekitaldiek.
Publikoan "oroitzapen ahaztezinak" utzi dituzten ekintzen artean, MTVren EMA Sariak, Bryan Adams, Bruce Springsteen, Fito, Sting, ACDC, Chuck Berry, Berri Txarrak eta Rosalia artisten kontzertuak edota Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusien hiru finalak ekarri dituzte gogora oharrean. Halaber, enpresa arloari dagokionean, ADDITeD, Basque Open Industry, BeDIGITAL eta BIEMH-Makina Erremintaren Biurtekoa aipatu dituzte, beste askoren artean.
Norabide beretik jarraitzeko asmoa agertu du BECek, lan-lerro berriak urratuz. Esan dutenez, jasangarritasuna, digitalizazioa eta erabiltzaile-esperientzia kontzeptuak izango dira etorkizuneko bide-orriaren ardatzak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa