Ekonomia
EMAITZA EKONOMIKOAK
EITB MEDIA
Konpainiak azaldu duenez, Mexikon saldutako aktiboen gainbalioak eragin du, hein handi batean, irabaziak hain handiak izatea.
Ignacio Sanchez Galan, Iberdrolaren agerraldi batean. Argazkia: EFE
Iberdrolaren irabaziak % 86 hazi dira —2023ko datuekin alderatuta— urteko lehen hiruhilekoan, 2.760 milioi euroraino. Hazkunde horretan eragin zuzena izan dute Mexikon saldutako aktiboen gainbalioak (1.165 milioi euro) eta, baita ere, Erresuma Batuko tarifa-defizitaren berreskuratzeak (238 milioi euro).
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari igorritako agirian azaldu ditu datuok konpainia elektrikoak. Bertan zehaztu duenez, Mexikoko eta Erresuma Batuko operazioak ekuaziotik kenduz gero, irabaziak % 28an geratuko lirateke.
Orotara, taldeak egindako salmentak 12.678,5 milioi eurokoak izan ziren, iaz epe berean baino % 18 gutxiago. Ebitda (interesen, zergen, balio-galeren eta amortizazioen aurreko mozkina) delako adierazlea, berriz, 5.857 milioi eurotan itxi zuten martxoan; Mexikoko gainbalioa kenduta, kopuru hori 4.140 milioi eurokoa litzateke.
Bestalde, Iberdrolaren finantza-zor garbi doitua 44.998 milioi eurokoa izan zen lehen hiruhilekoan, % 5,9 txikiagoa, 2023ko abenduko datuekin alderatuta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa