10:36

Ekonomia

MUTINAZIONALA

Gasteizko Mercedesek produkzioa etengo du gaurtik maiatzaren 6ra arte, "merkatuaren beharretara egokitzeko"

EITB MEDIA

Etenaldia 13 egunekoa izango da, eta lantegiko arlo guztietako langileei eragingo die. Zuzendaritzaren iritzian, eskari kopuruaren jaitsierak eta arrazoi teknikoek eragin dute produkzioa tarte batean geratzea.

  • Gasteizko Mercedes Benzen planta, artxiboko irudi batean.

    Gasteizko Mercedes Benzen planta, artxiboko irudi batean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joan den astean iragarri bezala, Gasteizko Mercedes Benz lantegiak produkzioa eten du gaurtik maiatzaren 6ra arte, ekoizpena "merkatuaren beharretara egokitzeko". Ekoizpen kate osoa geldituko da.

5.000 langile inguruk egiten dute lan multinazionalak Arabako hiriburuan duen plantan, eta guztiei eragingo die geldialdiak. Zuzendaritzak azaldu duenez, Europa osoan jaitsi da eskaria eta neurriak hartzea "ezinbestekoa" da, merkatura egokitzeko.

Horrez gain, enpresak iragarri zuen maiatzeko ostiraletan ere (10, 17, 24 eta 31) ez dela ekoitziko furgonetarik, arrazoi berberengatik.

Geldialdiok egiteko, lan-hitzarmenean jasota dagoen malgutasunari buruzko neurria baliatuko du enpresak, eta hori agortutakoan, orain gutxi langileekin adostutako beste zenbait neurri ezartzen hasiko dira.

Multinazionalaren zuzendaritza nagusiak Gasteizko plantarako 1.000 milioi euroko inbertsioa iragarri eta hilabetera iritsi da etenaldia.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena