12:01

Ekonomia

Greba

ELA eta LAB sindikatuek greba deitu dute Arabako egoitza pribatuetan apirilaren 25erako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Deialdia mugimendu feministak, Arabako Pensinonistak Lanean kolektiboak eta egoitzetako erabiltzaileen senideen bi elkartek babestu dute. Sektorean beste 32 lanuzte egin dituzte lau urtetan zehar.

  • Una residencia de mayores

    Una residencia de mayores. Foto de archivo.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

ELA eta LAB sindikatuek beste greba egun bat deitu dute, apirilaren 25erako, Arabako egoitza pribatuetan eta etxebizitza komunitarioetan, probintziako lehen hitzarmena negoziatzearen alde.

Deialdia mugimendu feministak, Arabako Pentsionistak Lanean kolektiboak eta egoitzetako erabiltzaileen senideen bi elkartek babestu dute. Sektorean beste 32 lanuzte egin dituzte lau urtetan zehar.

Adrian Garcia ELAko ordezkariak azaldu duenez, joan den abendutik -langileek azken hiru grebak egin zituztenetik- negoziazioak noiz hasiko zain egon dira, urtebete baino gehiago baitaramate bildu gabe. Halaber, erantsi du Aldundiaren "esku-hartzearen" zain ere badaudela, "negoziazioa behartzeko eta sektoreko lan baldintzen hobekuntza bermatzeko".

Horren inguruan, ez dela inolako mugimendurik egon adierazi du. Enpresak "oso eroso" sentitzen direla langileen "lan baldintza kaskarrarekin" kritikatu du. Gainera, Aldundiak premiazko irtenbide bat eman behar zaiola esan arren, lau urtetan ez duela ezer egin salatu du.

Garciak gogorarazi du Arabako egoitzetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek 1.784 orduko lanaldia betetzen dutela urtean, eta 26 kategorietatik 11tan haien oinarrizko soldata lanbide arteko gutxieneko soldataren azpitik kobratzen ari direla.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena