Ekonomia
ATHLETICEN OSPAKIZUNA
EITB MEDIA
Espero den jendetza dela eta, bi erakundeok erabiltzaileei eskatu diete garraio publikoan egin asmo dituzten joan-etorriak aurrez antolatzeko eta Barik txartela kargatuta eramateko.
Bizkaibuseko autobusak. Artxiboko irudia. Argazkia: EITB Media
Iritsi da gabarraren eguna. Milioi bat pertsona espero dira gaur Bilboko itsasadarren ertzetan, Athleticen garaipena ospatzeko. Hori dela eta, Bizkaibusek eta Metro Bilbaok euren zerbitzua indartu egin dute, eta erabiltzaileei hainbat aholku eman dizkiete: bidaiak aurrez antolatzea, ordutegiak eta aldaketak kontsultatzea, edota Barik txartelean dirua aurrez kargatuta eramatea eskatu dute erakundeok.
Bizkaibus autobus garraio zerbitzuari dagokionez, ondorengo lineak indartu dira:
— Enkarterri (A0651): Bilbotik Barmalsedara
— Txorierri Mugialdea (A3516): Bilbotik Mungiara, autopistatik
— Nerbioi-Arratia Durangaldea (A3911): Bilbotik Elorriora
— Nerbioi-Arratia Durangaldea (A3917): Bilbotik Zeanurira
— Nerbioi-Arratia Durangaldea (A3923): Bilbotik Elorriora, autopistatik
— Nerbioi-Arratia Durangaldea (A3932): Galdakaotik Metro Boluetara
— Busturialdea Lea Artibai (A3512): Bilbotik Lekeitiora, autopistatik
— Busturialdea Lea Artibai (A3916): Bilbotik Ondarroara, autopistatik
— Uribe Kosta (A3499): Plentziatik Gorlizera
— Ezkerraldea- Meatzaldea (A3340): Bilbotik Muskizera (Bilbo- Abanto Zierbena-Muskiz), autopistatik
Halaber, Bizkaibusek jakinarazi du ondorenko lineatan aldaketak izango direla:
— Nerbioi-Durangaldea: hainbat lineatan geltokiak eta ibilbideak aldatu egingo dira
— Enkarterri: hainbat lineatan aldaketak
— Txorierri: Bilborako loturetan aldaketak. Geltokiak eta ibilbideak aldatu egingo dira
— Ezkerraldea-Meatzaldea: Bilborako loturetan aldaketak. Geltokiak eta ibilbideak aldatu egingo dira
EUSKOTREN:
Horrez gain, Bizkaibusek azaldu du iragarritakoez gain aldaketa gehiago ere egon daitezkeela, unean uneko egoerak eraginda. Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi du informazio guztia eskuragarri dutela erabiltzaileek weborrian eta 946 125 555 arreta telefonoan.
METRO BILBAO
Bere aldetik, Metro Bilbaok ohiko lanegunetako ordutegiari eutsiko dio 15:30 arte, eta ordu horretatik aurrera zerbitzua indartu egingo du: linea nagusienetan trenen maiztasuna hiru minutukoa izango da; Ibarbengoa eta Kabiezes geltokietarako lineatan, sei minutukoa; eta Plentziarakoan, 18 minutuoa. Iluntzeko 22:30 arte eskainiko dira zerbitzu osagarri horiek.
Era berean, gaueko zerbitzua (23:00-06:00) ere indartu egingo da: metroaren linea nagusienetan 10 minutuko maiztasuna izango da, eta Plentziarako eta Kabiezeserako joan-etorriak 20 minuturo egingo dira
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa