Ekonomia
LAN-GATAZKA
EITB MEDIA
Astelehenetik ostiralera egingo dituzte lanuzteak. Lehen egun honetan, manifestazioa ere egin dute Bilbon, Udalari eta zerbitzua kudeatzen duen enpresari ardurak bere gain har ditzatela eskatzeko.
Bilbobuseko langileek goizean Bilbon egin duten manifestazioa. Argazkia: EITB Media
Hainbat hilabetetako mobilizazioen ondoren, greba mugagabeari ekin diote gaur Bilbobus Bilboko autobus-zerbitzuko langileek, 2021etik eguneratu gabe duten lan-hitzarmena berritzea eskatzeko. Astelehenetik ostiralera egingo dituzte lanuzteak.
Jose Fernandez UGT sindikatuko kideak eta Bilbobuseko lan-batzordeko presidenteak "zuhurtzia eta kezka" agertu ditu greba mugagabearen aurrean. Gatazka ez atzera ez aurrera dagoela eta azken asteotan ez dela aurrerapausorik eman salatu du langileen ordezkariak.
Ziurtatu duenez, azken asteotan ez dute harremanik izan ez enpresarekin, ezta Udalarekin ere. Batari zein besteari dagokien "ardura bere gain" hartzeko eskatu diete langileek. Fernandezen iritzian, zerbitzua kudeatzen duen enpresaren eta Udalaren ardura da herritarrei kalitatezko garraio publikoa eskaintzea. "Herritarrek ordaintzen duten zerbitzua da, publikoa eta ezinbestekoa".
Lehen egun honetan, manifestazioa ere egin dute, 09:00etan, Bilboko Kale Nagusitik abiatuta. Udalaren pareraino joan dira.
Bilbobusen zerbitzua kudeatzeko kontratua 2019an sinatu zuten, eta bost urte beranduago, enpresa esleipendunak dio ezin dituela bere gain hartu langileek eskatzen dituzten baldintzak. Besteak beste, KPIren araberako soldata igoera aldarrikatzen dute.
Greba-egunetan, gutxieneko zerbitzuak % 30ean finkatuko dira.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa