12:25

Ekonomia

SINDIKALGINTZA

50.000 afiliaturen langa gainditu du LABek, 50 urte bete berritan

EITB MEDIA

50. urtemuga ospatzeko ekitaldia egin du sindikatuak Bilboko Euskalduna jauregian. Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrek nabarmendu dutenez, "Euskal Herriaren nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako bidea" zabaltzen jarraituko dute aurrerantzean ere.

  • Arroyo eta Aranburu, gaurko ekitaldian.

    Arroyo eta Aranburu, gaurko ekitaldian. Argazkia: @LABsindikatua

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mende erdiko historian lehen aldiz, 50.000 afiliaturen langa gainditu du LAB sindikatuak, eta hala jakinarazi du gaur Bilbon, Euskalduna Jauregian, 50. urteurrena ospatzeko antolatu duten ekitaldian. "Osasuntsu eta indar betean egonda, Euskal Herriaren nazio askapenerako eta eraldaketa sozialerako bidea" zabaltzen jarraituko dutela hitzeman dute sindikatuko arduradunek. 

Sindikatuko 400 bat kide eta LABeko idazkari nagusi izandakoak (Rafa Diez eta Ainhoa Etxaide) egon dira ekitaldian, baita egungo koordinatzaile orokorrak diren Igor Arroyo eta Garbiñe Aranburu. 

Biek ala biek azpimarratu dutenez, sindikatua helburu gisa barik, "tresna moduan" ikusten dute. Horrela, "Euskal Herriaren nazio askapena eta eraldaketa soziala sustatzea" jo dute helburutzat, eta 50 urteotan egindako bidea oparoa izan dela adierazi dute. Izan ere, euren hitzetan, "herri hau desagerrarazteko estrategia desberdinak indargabetu" dituzte eta "Euskal Herria antolakuntza eta borroka sindikalerako esparru autonomo gisa eratu delako eta eratzen ari delako, bi estatuetako sindikalismoaren koordenada erabat desberdinetan".

Sindikatuaren sorrera eta 50 urteotako ibilbidea zuhaitz baten hazkundearekin alderatu dute. LABek jarritako hainbat hazi (dela nazioa kontzientziarena, klase kontzientziarena eta feminismoarena) ernaldu zirela, eta "hazi horrek sustraiak" bota zituztela azaldu dute. "Sustraiei sendo eutsita, adarrak zabaltzen ari gara orain, gure egitasmoa aberasten, zabaltzen ari gara", aldarrikatu dute.

Arroyo eta Aranbururen esanetan, LABek defendatutako ideietako asko "euskal sindikalismoan nagusi" bilakatu dira, eta horien adibide aipatu dituzte izaera soziopolitikoa, kontraboterea, independentismoa, sindikalismo feminista edota sindikalismo antirrazista. 

Azpimarratu dutenez, Euskal Herrian badago bestelako politika publikoak eskatzen dituen esparru sozial, sindikal eta politikoa, eta "gehiengo zabalak batek" egiten du eraldaketa sozialaren aldeko aldarriekin eta herri honen erabakitzeko eskubidearekin. LABen arabera, orain arteko errezeta neoliberalak eta patronalaren neurrira egindako kudeaketa instituzionala auzitan daude. "Langile jendeak agortua dagoen ziklo politikoari agur esan eta alternatibak nahi ditu", gaineratu dute. Horren ildoan, alternatiba posiblea dela nabarmendu dute: "Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ere aldaketarako aukera parez pare irekia dago". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena