12:28

Ekonomia

Euriborra

Euriborra, inoizko maila baxuenean

Erredakzioa

Espainiako hipoteken indize nagusia % 0,877an geratu da abuztu amaieran, eta hipotekak 850 inguru merkatuko ditu batez beste.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euriborra, Espainian hipotekak kalkulatzeko erabiltzen den indize nagusia, % 0,877an geratu da abuztu amaieran, inoiz izan duen maila baxuenean, eta merkatu egingo ditu abuztuan berrikusten diren hipotekak, 850 euro inguru batez beste.

Eguneko tasa % 0,805eraino jaitsi da, beraz, abuztua % 0,877an geratu da, % 1eko muga psikologikotik behera, lehenengo aldiz. Gainera, datu ekonomikoak aztertuta, adituek diote datorren hilabeteetan ere beheranzko joerari eutsiko diola Euriborrak.

Hori horrela, 20 urteko eperako 120.000 euroko hipoteka eskatu, Euriborra % 1etik gora eduki eta hipoteka abuztuan berrikustea egokitzen zaienek, 71 euro gutxiago ordaindu beharko dituzte batez beste hilero, 855 euro gutxiago urteko.

2011 amaieran Euriborra % 2an zegoen eta ordutik aurrera beheranzko joerari eutsi dio, uztailetik aurrera batez ere. Izan ere, Europako banku Zentralak interes-tasak % 0,75era jaitsi zituen Euroguneak bizi duen atzeraldiari aurre egiteko.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena