Ekonomia
Enpresak
Agentziak | EiTB Media
Hungariako enpresak Talgoren akzio guztien gaineko erosketa eskaintza publikoa aurkeztu du Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean.
Talgoren abiadura handiko tren bat. EiTB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Magyar Vagon Hungariako taldeak Talgo tren konpainiaren akzio guztiak erosteko eskaintza publikoa aurkeztu du, ofizialki, Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren aurrean.
Zehazki, Talgo bereganatzeko 619,3 milioi euro eskaini ditu; 5 euro akzio bakoitzeko, beste era batera esanda.
Espainiako Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari aurkeztutako dokumentazioaren arabera, Hungariako taldeak martxoaren 22an eskatu zion baimena Espainiako Gobernuari.
Eskaintza egin duen taldea bi sozietatek osatzen dute: Ganz-Mavag (% 55) eta Corvinus (% 45). Azken horretan parte-hartzea du Hungariako Gobernuak, Ekonomia Ministerioaren bitartez.
Espainiako Gobernuaren argi berdea behar da operazioak aurrera egiteko. Dena den, orain arte zalantzak agertu izan ditu, tren garraioan funtsezkoa eta estrategikoa dela uste baitu. Talgoren akziodun nagusiek, berriz, operazioaren alde egin dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa