09:43

Ekonomia

Araba

Zergadun batek artelanekin kitatu du Arabako Ogasunarekin zuen zor milioiduna

EITB MEDIA

4,3 milioi euroko balioa duten 85 margolan eskuratu ditu Foru Ogasunak. Tartean daude Francisco de Goyaren edo Aurelio Artetaren maisulanak. Horietako batzuk Gasteizko Arte Ederren Museoan daude ikusgai, gainera.

  • Aurelio Artetak Gerra Zibilari buruz egindako triptikoa.

    Aurelio Artetak Gerra Zibilari buruz egindako triptikoa. EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Arabako zergadun batek "modu bitxian" kitatu du Ogasunarekin zuen zor milioiduna: 85 margolan utzi ditu Foru Aldundiaren esku. Ez dira nolanahiko artelanak, 4,3 milioi euroko balioa baitute, foru erakundearen esanetan. 

Hala, tartean daude Francisco de Goyaren grabatu sorta bat —1,5 milioi euro balio du— (Gerraren hondamenak eta Tauromaquia, besteak beste), Aurelio Artetaren Gerraren triptikoak —1,2 milioi euro—, eta Ignacio Diaz de Olanoren hainbat pieza —0,5 milioi—. 

Denak Arabako Foru Aldundiaren jabetza izatera igaro dira, eta horietako batzuk Gasteizko Arte Ederren Museoan ikusgai jarri dituzte. 

Ogasunak ez du jakinarazi zergaduna nor den, baina hainbat hedabideren arabera, Juan Celaya Gegasaren ugazaba zenaren (2016an hil zen) gertukoekin du zerikusia. 

EH Bildu Arabak gardentasun falta egotzi dio Aldundiari, eta azalpen eske, agerraldiak eskatu ditu Batzar Nagusietan. Salatu dutenez, "tankera honetako operazioak salbuespen izan behar dira, eta Ogasunak berdin tratatu behar ditu zergadun guztiak". 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena