Ekonomia
Inflazioa
Agencias | EITB Media
Otsailean 2023ko abuztutik erregistratutako tasa txikiena izan ostean izan da igoera. Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak bultzatuta hazi da KPIa.
Argindarraren BEZaren igoerak eragin du, besteak beste, KPIaren hazkundea. EFE
Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) lau hamarren hazi da martxoan, iazko epe berarekin alderatuta, eta % 3,2an kokatu da, INE Espainiako Estatistika Institutuak aurreratutako datuen arabera.
Argindarraren BEZaren igoerak eta erregaien garestitzeak eraginda izan da igoera. Elikagaien prezioek ere gora egin dute, baina 2023ko martxoan baino gutxiago.
Otsailean gertatu zen kontrara, hazkundearen bidea hartu du martxoan inflazioak. Aurreko hilabetean % 2,8an kokatu zen KPIa, iazko abuztutik erdietsitako tasarik baxuenean.
Hirugarren hilabetea da jarraian KPIak gora egiten duena (hilabete arteko tasari erreparatuta), eta iazko otsailetik izan duen hazkunderik handiena da.
Azpiko inflazioari dagokionez (elikagaiak eta energia produktuak kenduta kalkulatzen dena), behera egin du tasak, bi hamarren % 3,3raino.
Gaur emandako datuak aurreratuak dira, eta Estatistikak baieztatu behar ditu (behin betiko datua apirilaren 12an emango du).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa