Ekonomia
ASTE SANTUA
EITB MEDIA
Gasteizko Aireportuan, berriz, 60 hegaldi daude programatuta; Donostiakoan, 127; eta Iruñekoan, 81.
Bilboko Aireportua. Argazkia: EFE
Aste Santurako 1.398 hegaldi —martxoaren 22tik apirilaren 1era—daude aurreikusita Bilboko Aireportuan, iaz baino ia 100 gutxiago. Aenaren arabera, aurreko urtean udako denboraldiaren hasierak eta Aste Santuak bat egin zuten, aurten ez bezala, eta hori da jaitsieraren atzean dagoen arrazoia. Hegaldi gehien apirilaren 1erako (161) eta martxoaren 31rako (141) daude programatuta.
Ohiko hegaldi erregularrez gain, Bari, Cork, Catowice, Praga eta Lujbljana hiriburuetara charter hegaldiak daudela jakinarazi du Aenak.
Gasteizko Aireportuari dagokionez, 60 operazio daude aurreikusita, eta Catania, Praga, Istanbul eta Pisa hirietara charter hegaldiak izango dira.
Iruñekoan, berriz, ohiko hegaldiei, Erromara, Pragara, Istanbulera, Catowicera eta Zagrebera doazenak batuko zaizkie.
Donostiako Aireportutik jakinarazi dutenez, Ostegun Santutik (martxoak 28) hegaldiak izango dituzte Madrilera, Bartzelonara, Kanaria Handira, Londresera eta Malagara. Hain justu, arazoak izan dira gaur goizean Gipuzkoako aireportuan, lainoa dela eta. Bi hegaldi Bilboko Aireportura bideratu dituzte.
Denera, 81 hegaldi daude programatuta Noainen, eta Hondarribikoan, 127.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa