13:14

Ekonomia

WindEurope 2024

Espainiako Gobernuak eta sektore eolikoak fabrikazioa eta elektrifikazioa indartzeko konpromisoa hartu dute

Agentziak | EITB Media

Energia eolikoaren arloan BECen egiten ari diren topagunearen baitan, Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna sinatu dute, sektorearen arabera, "mugarri" izango dena.

  • Industria eolikoaren ordezkariak, WindEurope azokan, BECen.

    Industria eolikoaren ordezkariak, WindEurope azokan, BECen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Industria eolikoaren fabrikazio gaitasuna indartzeko eta elektrifikazioan aurrera egiteko konpromisoa hartu dute gaur Trantsizio Ekologikorako Espainiako Ministerioak eta sektoreko enpresariak biltzen dituen AEE elkarteak.

Gaurtik ostiralera arte energia eolikoaren arloan BECen egiten ari diren topagunearen baitan sinatu dute Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna delakoa, Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako ministroak eta Juan Diego Diaz AEE elkarteko presidenteak.

Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna Europakoaren atzetik dator, abenduaren 19an sinatu baitzuten Espainiak, Europar Batasuneko gainerako 26 estatukideek eta eolikoen Europako sektoreak "European Wind Charter" izenez ezaguna den adierazpena.

Teresa Ribera ministroaren esanetan, Espainiako Gutuna Europakoa baino "hobea" da eta pozik agertu da "gaur aurrerapauso handia" eman dela iritzita. Azaldu duenez, sektorearen "etengabeko" hobekuntza babesteko administrazioek duten "konpromisoa" agerian gelditu da eta sektoreak ere "bere buruari konpromisoak" ezarri dizkio.

Bestalde, AEEko presidentearen arabera, Energia Eolikoaren Espainiako Gutuna "mugarri" izango da. Zehazki, azpimarratu du industria eolikoak izan beharreko posizioa ezartzen duela "Espainiaren barruan autonomia estrategikoa bermatuz eta energia eolikoa teknologia giltzarrietako bat dela adieraziz".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena