13:52

Ekonomia

Lan-gatazka

Euskotrenen eta Bizkaibusen grebak % 80-90eko babesa lortu du, sindikatuen arabera

EITB Media

Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.

  • Bilbn, langileak EITBren egoitzatik irten dira. Argazkia: ELA

    Bilbn, langileak EITBren egoitzatik irten dira. Argazkia: ELA

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaibusen eta Euskotrenen deitutako 24 orduko greba jarraipena "oso zabala" izaten ari da. ELA sindikatuak emandako datuen arabera, Euskotrenen jarraipenak % 80ko langa gainditu du, eta Bizkaibusen ia erabatekoa izan da: % 95.

Lehen mobilizazio jendetsua Bilbon eginda. Manifestazioa egin dute EITBren egoitzatik Bizkaiko Foru Jauregira. Bertan, Euskotreneko eta Bizkaibuseko plantillek bitarteko eta baliabide gehiago eskatu dizkiete erakundeei azken hilabeteotan jasaten ari diren erasoak geldiarazteko.

Donostian ere batu dira langileak, Easo plazan, 11:30ean egindako elkarretaratzean. Bertan ere baliabide gehiago ere eskatu dituzte areagotzen ari diren eraso fisiko eta ahozkoekin amaitu ahal izateko, eta langile zein erabiltzaileei berme guztiak eskaintzeko.

Bizkaibuseko eta Euskotreneko 2.500 langilek baino gehiago (trena, tranbia, funikularra...) daude deituta grebarekin bat egitera EAEn.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena