Ekonomia
Lan-eskaintza publikoak
AGENTZIAK | EITB MEDIA
LEPak kontu-hartzailetzako eta diruzaintzako azpieskalak eta idazkaritzako eta kontu-hartzailetzako azpieskalak biltzen ditu.
LEP bateko azterketa. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzak laster onartuko du Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako 177 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa (LEP).
LEPak Kontu-hartzailetzako eta Diruzaintzako azpieskalak eta Idazkaritzako eta Kontu-hartzailetzako azpieskalak biltzen ditu, Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren agindu baten bidez gauzatuko dira deialdiak, gehienez ere urtebeteko epean. Behin deialdiak eta oinarriak onartuta, izangaiek LEPean izena emateko beharrezko izapideak bete ahal izango dituzte.
Datuak lurraldez lurralde bereizita, plaza gehienak Bizkaiko udaletan eta toki-erakundeetan hutsik dauden lanpostuei dagozkie, baina Gipuzkoan eta Araban ere aterako dituzte.
Plazen deialdiek sartzeko modalitate desberdinak izango dituzte. Txanda irekiaren bidez deitzen diren plazetarako, oposizio-sistema erabiliko da; beste azpieskala edo kategoria baterako barne-sustapenekoak esleitzeko prozesua, berriz, indarrean dagoen araudian aurreikusitako sistemaren arabera egingo da, eta deialdien oinarrietan zehaztuko da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa