13:41

Ekonomia

telekomunikazioak

Orange eta MasMovil operadoreen arteko bat-egitea onartu du Espainiako Gobernuak

EITB Media

18.600 milioi euro inguruko balioa izango duen enpresa Espainiako telekomunikazio konpainia handiena izango da bezero eta estaldurari dagokionez. Espero da hilabete amaieran jartzea martxan.

  • MasMovilen egoitza, Madrilen.

    MasMovilen egoitza, Madrilen. Artxiboko argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuko ministro kontseiluak onartu egin du Orange eta MasMovil konpainien bat-egitea, Europako Batzordeak bere oniritzia eman eta ia hilabetera. 

"Ministroen kontseiluak Orange eta MasMovil telekomunikazio enpresen arteko bat-egitea onartu du gaur. Bateratze horren ondorioz, Espainiako lehen operadore sortuko da, mugikorren alorrean 30 milioi bezerorekin, banda zabaleko 7 milioi baino gehiagorekin eta telebista zerbitzuen 2 milioi pasatxorekin", adierazi du Jose Luis Escriva Transformazio Digitalerako eta Funtzio Publikoko ministroak. 

"Anbizio handiko industria plana aurkeztu dute, epe ertainera begirakoa, eta inbertsio oso handiekin azpiegitura digital finko eta mugikorrei dagokienez", azaldu du ministroen kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. 

Ministroak ez ditu argitu bat-egiterako "baldintzak eta konpromisoak". Dena dela, nabarmendu du "herritarrei zerbitzu hobeak eskainiko zaizkie, fibra optikoaren, 5G eta 6Garen hedapena zainduta". 

18.600 milioi euro inguruko balioa izango duen enpresa sortuko dute, eta Espainiako merkatuan lehen postuan egongo da bezero kopuruari eta estaldurari dagokionez (fakturazioan nagusi da, oraingoz, Telefonica).  

Behin oniritzia lortuta, konpainia sortzeko falta diren izapide administrazioak egin beharko dituzte. Aurreikuspena da bi asteren buruan bukatzea. Hori horrela, dena ondo bidean, martxo amaieran jarriko dute martxan

Gogora ekarri behar da MasMovil Andoainen (Gipuzkoa) sortu zutela 90ko hamarkadan eta Lorca JVCO sozietatea dela jabea. MasMovilek duela hiru urte pasatxo erosi zuen Euskaltel

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena