Ekonomia
EUSTAT
EITB MEDIA
Halaber, aurreko urteko datuekin alderatuta, 16.508 lanpostu gehiago sortu ziren 2023an.
Eraikuntzako langileak Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Euskal Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordina (BPG) % 1,8 hazi zen 2023ko laugarren hiruhilekoan, iazko epe bereko datuekin alderatuta, Eustatek gaur plazaratu dituen datuen arabera. Halaber, enplegua % 1,7 hazi zen, 16.508 lanpostu sortu baitziren.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, ekonomiaren urteko hazkundea % 1,7koa izan zen Bizkaian, eta % 1,9koa, berriz, Araban eta Gipuzkoan.
Hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, berriz, BPGa % 0,5 hazi zen.
Enpleguari dagokionez, lanaldi osoaren baliokide diren lanpostuetan neurtuta, 2023an lanpostuen kopuruak % 1,7 egin zuen gora, aurreko urtean baino 16.508 lanpostu gehiago zenbatu baitzituzten. Hirugarren hiruhilekotik laugarrenera, berriz, igoera % 0,5ekoa izan da. Urte arteko datuei erreparatuz gero, % 2,1eko igoera izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa