20:59

Ekonomia

Krisia Grezian

Alemaniak ez dio Greziari denbora gehiago eskainiko

Erredakzioa

Alemaniako finantza ministroak esan duenez, konpromisoak bete ahal izateko ez diote Greziari epe luzeagoak emango, "denbora gehiago eskaintzeak diru gehiago suposatuko lukeelako".

  • Wolfgang Schäuble Alemaniako finantza ministroa. Argazkia: EFE

    Wolfgang Schäuble Alemaniako finantza ministroa. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Wolfgang Schäuble Alemaniako finantza ministroak konpromisoak betetzeko Greziari denbora gehiago eskaintzea errefusatu du. Andonis Samaras Greziako lehen ministroa Berlinen izan zen ostiralean eta akordioak bete ahal izateko "denbora gehiago" eskatu zuen. Alemaniako finantza ministroak esan duenez, "denbora gehiago emateak diru gehiago suposatuko luke".

Schäublek azaldu duenez, Greziari eskainitako epeak luzatzea "egitarau berria" abiatzea suposatuko litzateke eta hau ez da euroguneko arazo nagusiena konpontzeko bidea.

Grezia eurogunean mantentzeko asmoa azaldu zuen atzo Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak. Hala ere, hitzartutako konpromisoak betetzeko eskatu zion Greziari. Andonis Samaras Greziako lehen ministroak, ordea, dirua baizik, "arnasa hartzeko denbora gehiago" eskatu zuen.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena