12:36

Ekonomia

Enpresak

Tubos Reunidosek 56,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz; % 30,1 gehiago

AGENTZIAK | EITB MEDIA

"Ziurgabetasun egoera betean", emaitzak hobetzen jarraitzen duela nabarmendu du konpainiak, eta adierazi 2023ko lehen seihilekoa "aparta" izan zela; "bigarrenean, berriz, asko gutxitu zen eskaria".

  • Tubos Reunidosek 56,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz; % 30,1 gehiago

    Tubos Reunidosek 56,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen iaz; % 30,1 gehiago

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tubos Reunidos taldeak 56,6 milioi euroko irabazi garbiak izan zituen 2023an; aurreko urtean baino % 30,1 gehiago. Negozio zifra, bestalde, 553 milioi eurokoa izan zen, 2022koa % 3,7an gaindituta.

"Ziurgabetasun egoera betean", emaitzak hobetzen jarraitzen duela nabarmendu du konpainiak ohar batean, eta adierazi 2023ko lehen seihilekoa "aparta" izan zela; "bigarrenean, berriz, asko gutxitu zen eskaria". Hain zuzen ere, bezeroen inbentario kopuru handiak eta salneurrien presioak izan zuten eragina eskarietan.

Dena dela, Tubos Reunidosek uste du 2024an zehar geldika-geldika berreskuratuko dutela jarduna. Oharrean diotenez, lehen seihilekoan "jarduera ona" izan zela erakusten dute 2023ko emaitzek, salneurri altuak gorabehera. Urtearen bigarren zatian, ordea, "ahuldu" egin zen eskaera, "banatzaileek eta bezeroek izandako stock maila handiagatik", oharrean zehaztu dutenez. "Horrek eskariak gutxitu zituen", adierazi dute.

Tubos Reunidosek erantsi du salmeneten joera onak zerikusia izan duela kostu nagusiren baten prezio jaitsierarekin eta efizientzia ekintzetan emandako aurrerapausoekin. "Errentagarritasun tarte zabala ekarri du horrek", zehaztu dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena