Ekonomia
Lan gatazka
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bestalde, enpresa batzordeak aurreikusi du martxoan ere 24 orduko hiru greba egun egitea: hilaren 20an, 25ean eta 27an, hain zuzen ere. Protesta horiekin salatu nahi dute Bilboko Udalak eta enpresak gatazka konpontzeko pausorik eman ez dutela.
Bilbobuseko langileen manifestazioa Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Gaur, otsailak 27, Bilbobuseko langileek 24 orduko greba eguna dute berriro ere. Protesta kalera eraman dute, gainera, 07:30ean San Inazioko Levante plazatik abiatu baitira manifestazioan, 11:30 aldera Plaza Biribilean amaitzeko.
Bestalde, enpresa batzordeak aurreikusi du martxoan ere 24 orduko hiru greba egun egitea: hilaren 20an, 25ean eta 27an, hain zuzen ere. Protesta horiekin salatu nahi dute Bilboko Udalak eta enpresak gatazka konpontzeko pausorik eman ez dutela.
Otsailaren 29an, halaber, lanuztea egingo dute 08:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 20:30era.
Enpresa batzordeko presidente Jose Fernandezen hitzetan, lan gatazkak konponbiderik gabe jarraitzen du oraingoz, ez Udalak, ezta enpresak ere ez dutelako pausorik eman. Horren aurrean, mobilizazio gehiago deitzea erabaki dute.
"Bietako batek ere ez du ezertxo ere egin. Gure aldarrikapenak betiko berberak dira, baina ez dute urrats bakar bat eman", kritikatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa