Ekonomia
Lan gatazka
EITB MEDIA
Asteazken honetan, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilbao Kirolaken, eta ostegunean, 12:00etan, Azkuna Zentrora eramango dute protesta.
Elkarretaratzea Bilbon. Artxiboko argazkia: ELA sindikatua
Bizkaiko kirol kudeaketan zerbitzua ematen duten langileek bost greba egun gehiago deitu dituzte otsailerako eta martxorako. Guztira, 2.000 behargin ditu sektore horrek Bizkaian.
"Hitzarmena 2022ko abenduaren 31n iraungi zen, eta negoziazioa luzatzen ari da", ELAk ohar baten bidez salatu duenez. Hartara, abenduko eta urtarrileko greben ondotik, mobilizazioak indartzea erabaki dute, eta otsailaren 28an eta 29an eta martxoaren 4an, 5ean eta 9an planto egingo dute Bizkaiko kiroldegietan.
Asteazken honetan, 11:00etan, elkarretaratzea egingo dute Bilbao Kirolaken, eta ostegunean, 12:00etan, Azkuna Zentrora eramango dute protesta.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa