Ekonomia
Etxebizitza
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Guztira, 19.181 hipoteka sinatu eta 3.045 milioi euro mailegatu ziren, 2023an. Batez beste, 159.000 euroko mailegua eskatu zuen sinatzaile horietako bakoitzak.
Donostiako etxebizitza bat salgai. Artxiboko argazkia: EFE
2022an baino % 16,9 etxebizitza hipoteka gutxiago sinatu ziren iaz Euskadin, urteko azken hilabetean jaitsiera nabarmen moteldu bazen ere. Izan ere, abenduan % 4 soilik egin zuen behera, Estatistika Institutu Nazionalak emandako datuen arabera.
Guztira, 19.181 hipoteka sinatu eta 3.045 milioi euro mailegatu ziren, 2023an. Batez beste, 159.000 euroko mailegua eskatu zuen sinatzaile horietako bakoitzak.
Esan bezala, 19.181 mailegu zuzendu zituzten etxebizitzen erosketara. 279, berriz, orube hipotekak izan ziren, eta 4.545 bulego, garaje eta trastelekuetarako maileguak.
Joan den urtean, gainera, 5.412 erregistro aldaketa egin ziren: 3.693 berrikuntzagatik, 231 zordunaren subrogazioagatik eta 1.488 hartzekodunaren subrogazioagatik. Bestalde, 18.495 etxebizitza hipoteka kitatu ziren.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa