Ekonomia
MERCEDES BENZ
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Arrazoi beragatik bost egunez gelditu dute ekoizpena otsailean. Horrez gain, Pazko astea ez da lan astea izango.
Hainbat furgoneta aparkatuta, Gasteizko Mercedesen lantegiaren kanpoaldean. Artxiboko argazkia: EFE
Gasteizko Mercedes Benz lantegiak ekoizpena geldituko du martxoaren 1ean, 4an eta 5ean, eskarien jaitsieagatik, sindikatuetako iturriek jakinarazi dutenez.
Otsailerako beste bost geldialdi aurreikusi zituzten arrazoi beragatik, eta hil honetako azkena ostiral honetan egingo dute.
Martxoko etena gaur jakinarazi zaie langileei eta lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatu zaie. Geldialdiak muntaketa gordineko, pintaketako eta amaierako muntaketako hiru txandetako langileei eragingo die.
Halaber, zuzendaritzak jakinarazi du apirilaren 2, 3, 4 eta 5a (Pazko astea) ez direla lanegunak izango.
EAEn dagoen enpresa handiena da eta 5.000 langile inguru ditu. Aurten, 140.000 furgoneta ekoitzi nahi ditu, iaz errekorra lortu ondoren (157.507 ibilgailu).
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa