Ekonomia
Telekomunikazioak
EITB Media
Orange eta MasMovil (gipuzkoar jatorrikoa, Euskaltel erosi zuena) Espainiako merkatuko bigarren eta laugarren operadoreak dira. Oraindik ez da sozietate berriaren izena jakinarazi, eta Ministroen Kontseiluaren oniritzia jasotzeko zain dago.
Artxiboko irudia: EITB
Orange-MasMovil berria martxoaren amaieran hasiko da martxan, eta 18.600 milioi euro inguruko balioa duen enpresa eratuko dute. Espainiako merkatuan lehen postuan egongo da bezero kopuruari dagokionez, baina fakturazioa kontuan hartuta, Telefonicak gainditzen jarraituko du.
Orange eta MasMovil (gipuzkoar jatorrikoa, Euskaltel erosi zuena) Espainiako Estatuko merkatuko bigarren eta laugarren enpresa handienak dira, eta Europako Batzordearen (EB) baimena jaso dute gaur 'join venture' bat sortzea adostu eta urtebetera.
Konpainia berri horren izena ez dute oraingoz jakitera eman, eta Ministroen Kontseiluaren oniritzia jasotzeko zain dago. Operadore bat sortzea aurreikusten da, bere aktiboak, gaitasunak eta ekipoak konbinatuz, banda zabaleko 7,3 milioi bezerori, 30 milioi zerbitzu mugikor baino gehiagori eta 2,2 milioi telebista baino gehiagori zerbitzua emango diena. Ateratzen den enpresak 7.400 milioi euroko diru-sarrerak izango ditu.
Orange talde frantziarrak eta Lorca JVCOk, MasMovil enpresaren jabeak, 2022ko uztailean itxi zuten Espainian bat egiteko akordioa. Garai hartan, 7.800 milioi euroko balioa eman zioten Orangeri eta 10.900 milioikoa MasMovil enpresari, bi konpainiek agiri bateratu batean azaldu zutenez.
Aurreikuspenen arabera, 2023ko bigarren seihilekoan itxiko behar zuten akordioa, baina azkenean ez da aurreikusten prozesua datorren martxoaren amaierara arte amaituta egotea, bi konpainiek aurreikusi dutenez.
Ateratzen den enpresak "joint venture" baten forma izango luke, eta biek batera administratuko lukete, gobernantza-eskubide berdinekin (bakoitzak % 50).
Bat-egite hori baimendu dute sektoreko enpresa handiak antzeko operazioetan murgilduta dauden testuinguru batean.
Hala, Telefonica zain dago, ea Saudi Arabiako STC taldeak konpainiaren akzioen % 9,9 bereganatzen dituen eta SEPI taldean sartzen den.
Vodafone, berriz, Zegona funtsak 5.000 milioi euroren truke egindako erosketaren oniritziaren zain dago.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa