Ekonomia
HIPOTEKAK
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iragan abenduko erreformaren ondotik, Jardunbide Egokien Kodearen sinatzaileek ezin die dirua ateratzageatik ordainarazi adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei.
Kutxabanken bulego baten kanpoaldea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Espainiako Estatuan 60 finantza erakundek baino gehiagok bat egin dute zaurgarritasun arriskuan dauden hipoteka zordunak babestea helburu duen Jardunbide Egokien Kodearekin. Pasa den abenduko erreformaren ondotik, besteak beste, sinatzaileek ezin die dirua ateratzageatik ordainarazi adinekoei eta desgaitasunen bat duten pertsonei.
Gaur Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutako informazioaren arabera, Jardunbide Egokien Kodea sinatu duten bankuen artean daude, besteak beste, Kutxabank, Laboral Kutxa, Nafarroako Rural Kutxa, Caixabank, BBVA, Santander, Sabadell, Bankinter, Unicaja, ING España, Deutsche Bank, Ibercaja, Evo Banco, Abanca, Cajasur, Cajamar edo Open Bank.
2012ko martxoko 6/2012 Errege Lege Dekretuak hainbat neurri eta mekanismo jasotzen ditu baliabiderik ez duten edo zailtasunak dituzten hipotekadunei zorra ordaintzen laguntzeko.
Dekretua hainbat aldiz aldatu du Espainiako Gobernuak, azkena iazko abenduan. Orduan Ministroen Kontseiluak ebatzi zuen ezin zaiela adinekoei eta desgaitasuna dutenei komisiorik ordainarazi lehiatilan dirua ateratzeagatik.
Kodeak hainbat aukera aurreikusten ditu, tartean, interes tasa bost urtez murriztea eta amortizazio epea handitzea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa