05:00

Ekonomia

ARRANTZA

Amaitu da arrantzatzeko debekua Bizkaiko Golkoko frantziar uretan

EITB MEDIA

Frantziak arrantza debekatu du urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra Bizkaiko Golkoko uretan, izurdeak babesteko.

  • Arrantza ontziak Hondarribiko portuan, artxiboko irudi batean

    Arrantza ontziak Hondarribiko portuan, artxiboko irudi batean. Argazkia: Irekia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Golkoko Frantziako uretan arrantzatzeko debekua kenduko du Frantzia Gobernuak, gaurtik aurrera. Debekua urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra egon da indarrean, hain zuzen ere, izurdeak babesteko.

Frantziako Gobernuak debekua luzatu bazezakeen ere, azkenean ez du egin.

Neurriak eragina izan du euskal arrantzaleen artean. Ondarroan, esaterako, bi ontzik portuan geratu behar izan dute, eta beste bik oso mugatuta izan dute arrantza egiteko eremua¡

Debekua ekologisten eta Europar Batasunen eskaera historikoa zen, arraste-arrantzak izurdeengan dituen ondorio larriak argudiatuta. 

Izan ere, Europako Batzordeak uste du itxiera ez dela nahikoa izan, eta debekualdi luzeagoak ezartzearen alde agertu da, betiere Estatuen artean koordinatuta.

"Izurdeen harrapaketa osagarriak murrizteko Frantziako arintze-neurria ontzat ematen du Europako Batzordeak, baina, era berean, uste dugu hilabetez nahitaez ixteko neurria ez dela nahikoa", esan du Maja Kirchner Itsas Gaietako Zuzendaritza Nagusiko arlo horren arduradunak.

"Frantziako neurriek oso epe mugatua baino ez dute hartzen, eta Europako Batzordea ziur dago itxiera luzeagoak izateko hobe litzatekeela Estatu kideek elkarrekin lan egitea hego-mendebaldeko uretako taldean", esan du. Frantziako, Espainiako eta Portugalgo Estatuek osatzen dute talde hori.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena