05:00

Ekonomia

Garraioa, Bizkaian

Indarrean sartu da % 50eko hobaria aldi baterako abonu eta barik txarteletan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Deskontuak urtebetez mantenduko dira eta aldi baterako abonu hauetan aplikatuko dira: Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro (operadorea edozein dela ere) eta Metroko 1,2 eta 3 lineetako barik (Gizatrans eta Creditrans) tituluetan.

  • Barik txartela

    Barik txartela. Argazkia: EITB Media.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Garraio Partzuergoaren aldi baterako abonu eta barik txarteletan % 50eko hobariak gaur, otsailak 20, sartu dira indarrean. Deskontuak urtebetez mantenduko dira.

Prentsa-ohar baten bidez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak jakinarazi du % 50eko deskontuak astearte honetatik aurrera ezarriko direla partzuergoko tituluekin ordaindutako bidaia guztietan.

Zehazki, beherapenak aldi baterako abonuetara itzuliko dira: Bidai 50, Bidai 70, Bidai Oro, Gazte 70 eta Gazte Oro (operadorea edozein dela ere), eta Metroko 1,2 eta 3 lineetako Barik (Gizatrans eta Creditrans) tituluak.

Neurria Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren aplikatuko da, abenduaren 28an argitaratutako 8/2023 Errege Dekretuaren arabera. Dekretu horrek garraio publikoaren erabiltzaileen prezioen murrizketa luzatzea ezartzen du.

Ezohiko Kontseiluak urtarrilaren 4an onartu zituen % 50eko deskontuak, Bizkaiko Garraio Partzuergoak arautzen dituen prezio guztietarako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena