Ekonomia
INFLAZIOA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Inflazioak gora egin du urtarrilean, elikagaien eta alkoholik gabeko edarien prezioak bultzatuta. Estatuan, urte arteko KPIa % 3,4koa izan zen urtarrilean.
Bi lagun Supermerkatu bateko fruta eta barazkien sailean erosketak egiten.
Euskal Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa % 3,5ean kokatu da urtarrilean, batez ere elikagaien garestitzearen ondorioz, eta prezioak % 0,1 igo dira aurreko hilaren aldean.
Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) ostegun honetan argitaratutako datuen arabera, urtarrileko urte arteko tasa abendukoa ( % 3,1) baino lau hamarren handiagoa izan da.
Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak izan dute hazkunderik handiena, % 7; hotelak, kafetegiak eta jatetxeak taldeak % 5,3 egin du gora eta alkoholdun edariak eta tabakoa taldeak % 4,6.
Neurri txikiagoan igo ziren prezioak beste batzuetan % 4,3, aisia eta kultura (% 3,0), tresneria (% 2,4), medikuntza (% 2,4), irakaskuntza (% 2,2), jantziak eta oinetakoak (% 1,8), etxebizitza (% 1,5), komunikazioak (% 0,6) eta garraioa (% 0,1) sektoreetan.
Lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaiak eta Gipuzkoak joera bera izan dute, urte arteko KPIa % 3,6ra arte igo baita; Araban, berriz, prezioak % 2,8 igo dira.
Joan den urtarrilaren aldean, KPIa 0,1 igo zen Araban, Bizkaian mantendu egin zen eta Gipuzkoan % 0,3 igo zen.
Nafarroa
Prezioek behera egin dute Nafarroan joan den urtarrilean, % 0,5, eta urte arteko tasa % 2,9an mantendu da, aurreko hileko datuaren ildotik. Hileko terminoetan, inflazioa % 0,5 jaitsi zen Foru Erkidegoan.
Elikagaiak eta alkoholik gabeko edariak 2023ko urtarrilean baino % 7,2 gehiago hazi ziren (-0,1 puntu aurreko hileko urte arteko tasarekin alderatuta); jatetxeak eta hotelak, % 4,5 gehiago (-0,9 puntu); edari alkoholdunak eta tabakoa, % 4 gehiago (+0,5 puntu) eta jantziak eta oinetakoak, % 3,8 gehiago (+2,1 puntu).
Aitzitik, urte arteko tasan prezioen jaitsiera handiena garraioan izan zen, % 0,3 gutxiago (-4,4 puntu aurreko hileko tasarekin alderatuta), jaitsiera izan zuen kategoria bakarra.
Aurreko hilabetearen aldean, prezioak nabarmen jaitsi ziren jantzietan eta oinetakoetan (% -11,4), aisialdian eta kulturan (% -4,5) eta hotel, kafetegi eta jatetxeetan (% -1,1); menajean, berriz, mantendu egin ziren. Gainerako taldeetan, KPIa igo da etxebizitzetan (% 3,2), komunikazioetan (% 1,8), edari alkoholdunetan eta tabakoan (% 1,5), elikagaietan eta alkoholik gabeko edarietan (% 0,6), beste batzuetan (% 0,3), medikuntzan (% 0,2), garraioan (% 0,1) eta irakaskuntzan (% 0,1).
Espainian, KPIa % 3,4ra igo zen urtarrilean urte artean, abenduan baino hiru hamarren gehiago, elektrizitatearen garestitzeak eraginda; elikagaien prezioa, berriz, hamarren bat igo zen aurreko hilaren aldean, eta % 7,4koa izan zen.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa