12:00

Ekonomia

Enplegu publikoa

Langile publikoek % 0,5eko soldata igoera kobratuko dute martxotik aurrera

EITB Media

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du soldata igoera, 2023ko urtarriletik atzeraeraginez aplikatuko dena. Hazkundea BPGren bilakaeraren araberakoa da, Espainiako Gobernuak UGT eta CCOO sindikatuekin adostutako akordioari jarraiki.

  • Langile publiko bat bere lanpostuan.

    Igoera martxoko nominan kobratuko dute langile publikoek. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du, gobernu bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) langile publikoen soldata % 0,5 igotzeko agindua

Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan iragarri duenez, igoera atzeraeraginez aplikatuko dute 2023ko urtarrilaren 1etik, eta martxoko nominan jasoko dute beharginek. Jaurlaritzak 20,7 milioi euro bideratuko ditu igoera horretara. 

2023ko Espainiako Aurrekontu Orokorretan zegoen jasota igoera, Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin adostutako akordio bat oinarri hartuta. 2023an ordainsaria % 2,5 igotzea jasotzen, baina % 0,5eko beste bi igoera egiteko aukerarekin (bata, inflazioari lotutakoa, eta bestea, ekonomiaren bilakaeraren araberakoa). Bigarrena egiteko Espainiako Barne Produktu Gordina % 2,4 baino gehiago hazi behar zen. Otsailean baieztatu zuen datua Espainiako Estatistika Institutuak, eta orain ari dira gobernuak igoerak onartzen. 

Enplegu publikoa hizpide, Garamendik iragarri du egonkortze prozesuen lehen 1.600 lanpostuak (eskala administratiboa, administrari laguntzailea, laguntzako langileak, eta erizaintzako teknikariei dagozkie) maiatzean esleituko dira. Gainerakoak (goi-mailako eskalak, fakultatiboak eta eskala teknikoak) irailetik aurrera hasiko dira esleitzen. 

Nabarmendu duenez, prozesu horiei esker, 5000 pertsonatik gora lortu dute lanpostu publikoa. Garamendiren hitzetan, behin-behinekotasuna % 8tik behera kokatuko da. 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena