08:03

Ekonomia

Titular nagusiak

Albiste izango dira: EITB Data, marea biziak eta baserritarren protestak

EITB MEDIA

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

  • Irudia: EITB Data

    Irudia: EITB Data

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Data:  Enplegu autonomoaren EAEko eta Nafarroako erradiografia kaleratu du gaur EITB Datak, eta izenburu nagusietako bat hau da: EAEko 100 langiletik 16 autonomoak dira, orain hamar urte baino hiru puntu gutxiago

- Mare biziak: Marea biziak zeuden gaurko iragarrita, eta itsasgorak (06:11) uholdeak eragin ditu Bilboko hainbat auzotan, Zorrotzaurren eta Olabeagan, eta Erandion (Bizkaia), besteak beste. Gipuzkoan, Oria ibaiak gainezka egin du Aia eta Orio artean, N-634 errepidearen parean. Horrez gain, itsasoaren mailan dauden Pasai Donibaneko (Pasaia) kaleak urpetuta azaldu dira goizean. 

- Baserritarren protestak: Gipuzkoako baserritar talde batek (siglarik gabe eta sindikatuekin adostu gabe) mobilizatzeko deia egin du astelehenerako, "lehen sektore duin baten alde". Euskal Herriko gainerako lurraldeetan egin den moduan, Gipuzkoan ere errepideak hartuko dituzte. Halaber, Nafarroako nekazariek ere, gaur mobilizazioekin jarraituko dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena