Ekonomia
EITB DATA
IKER GOMEZ | EITB MEDIA
Azken hamarkadan, autonomoen batez besteko adina 2,4 urte hazi da EAEn, 1,7 Nafarroan eta 1,9 Estatuan, EITB Dataren arabera.
Hamar langile autonomotik sei gizonezkoak dira, eta batez beste 47,8 urte dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoan, hamar langile autonomotik sei gizonezkoak dira, eta batez beste 47,8 urte dituzte. Azken hamarkadan, autonomoen batez besteko adina 2,4 urte hazi da Euskadin.
Horrela, enplegu autonomoari eta ekintzailetzari buruzko EITB Dataren arabera, hamar autonomotik sei gizonezkoak dira, bai EAEn (% 61), bai Nafarroan (% 64) eta baita Estatuan (% 63) ere. Emakumeek hamar enplegutik lau betetzen dituzte.
Soldatapeko langileen datuekin alderatzen baditugu, generoaren araberako banaketa parekidea dela ikusiko dugu; izan ere, gizonak soldatapekoen erdiak dira EAEn (% 51), Nafarroan (% 52) eta Estatuan (% 51).
Gero eta zaharkituago
Bestalde, EITB Datak ondorioztatu duenez, enplegu autonomoa zahartzen joan da, bai Euskadin, bai Nafarroan eta baita Estatuan ere.
Egun, langile autonomoen batez besteko adina 47,8 urtekoa da Euskadin, 47,5koa Nafarroan eta 47,2koa Estatuan. Azken hamarkadan, 2,4 urte egin du gora EAEn, 1,7 Nafarroan eta 1,9 Estatuan.
Batez besteko adin hori soldatapekoena baino 4-5 urte handiagoa da, soldatapekoen adina 43,9koa baita EAEn, 43,2koa Nafarroan eta 42,5ekoa Estatuan.
Adin-taldeei begira, autonomoen artean, hamar langiletik hiruk 55 urte edo gehiago dituzte, eta autonomoen % 12 dira gazteak.
Azkenik, autonomoek soldatapekoek baino geroago hartzen dute erretiroa. Estatuan 66,3 urterekin hartzen dute autonomoek erretiroa, soldatapekoak baino urte eta erdi gehiago (64,9 urte).
Autonomoek soldatapekoek baino geroago hartzen dute erretiroa
Zertan egiten dute lan?
Administrazio Publikoan izan ezik, jarduera ekonomiko guztietan daude langile autonomoak, baina autonomoen ia erdiak txikizkako merkataritzan, eraikuntzan, ostalaritzan eta zerbitzu espezializatuetan biltzen dira.
Horrela, EAEn dauden 163.308 autonomoetatik 114.267 (% 69,9) zerbitzuen sektorean aritzen dira; 26.820k txikizkako merkataritzan egiten dute lan, 14.808 zerbitzu espezializatuetan ari dira, eta 14.260, ostalaritzan. Gainerako autonomoak industrian, eraikuntzan edo lehen sektorean ari dira.
Nafarroan, 43.021 autonomoetako 28.815 (% 66,9) zerbitzuen sektorean ari dira; Estatuan, 3.159.758 langile autonomoetako 2.333.589 (% 73,8) dira eremu horretakoak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa