Ekonomia
NEKAZARITZA SEKTOREA
AGENTZIAK | EITB MEDIA
2030. urterako pestizida kimikoen erabilera erdira murriztea zen Europako Batzordearen proposamena, baina oraingoz ez du aurrera egingo, "polarizazioa" eragiten duen gaia dela aitortuta.
Ursula von der Leyen. Argazkia: EFE
2030. urterako pestiziden erabilera erdira murrizteko Europako Batzordeak egindako lege proposamenak ez du oraingoz aurrera egingo. Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak proposamena erretiratuko duela iragarri du, "polarizazioa" eragiten duten gaia dela onartuta. Europako hauteskundeen ostean sortuko den gobernu berriak egitasmo "helduago" bat egin ahalko duela uste du, nekazariekin eta sektoreko eragileekin negoziatuta.
Buruzagi alemaniarraren arabera, produktu fitosanitarioen arriskuak murriztea zen Europako Batzordearen lege egitasmo horren helburua, baina "polarizazioaren sinbolo bihurtu da". Europako Parlamentuak proposamena baztertu egin du eta Europako Kontseiluak ere ez du pausorik eman, beste auzi batzuei lehentasuna emanda. Gauzak horrela, Europako Batzordeak erretiratu egingo du lege testua.
"Nekazariak prozesu honetako protagonistak izaten jarraitzea nahi dugu", adierazi du Von der Leyenek Europako Parlamentuaren aurrean egin duen hitzaldian.
Halaber, nekazariak atsekabetuta daudela eta "entzunak izatea" merezi dutela uste du, baina, aldi berean, ohartarazi du nekazaritzak "ekoizpen eredu iraunkorrago batera" eboluzionatu behar duela, "ustiategiak errentagarriak izan daitezen". Europako Batzordeak iragan astean abiatu zuen nekazaritzaren etorkizunari buruzko elkarrizketa mahaia nekazariekin, elikagaien eta ongarrien industriarekin eta ingurumen taldeekin, eta lan urtearen hasierarako espero dira lehen ondorioak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa