09:34

Ekonomia

ELKARRIZKETA EUSKADI IRRATIAN

Langile kualifikatuak falta direla ohartarazi du Adegik: ingeniariak, teknika eta zientzia arlokoak, bereziki

O. A. | EITB MEDIA

Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusiaren arabera, lanbide arteko gutxieneko soldata 1.134 eurora igotzeak "eragin txikia" izango du Gipuzkoan.

  • Jose Miguel Ayerza Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusia, Euskadi Irratian

    Jose Miguel Ayerza Adegi Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusia, Euskadi Irratian

    25:25 min
imagen player
imagen player
imagen player
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Adegik ohartarazi du hurrengo hamarkadan 80.000 pertsona inguruk erretiroa hartuko dutela Gipuzkoan eta ez dagoela horiek ordezkatzeko jende nahikorik lurraldean. Gipuzkoako Jose Miguel Ayerza Gipuzkoako Enpresen Elkarteko zuzendari nagusiaren arabera, pertsonen gabezia orokorra, eta, horren ondorioz, "areagotu" egin da langile kualifikatuak aurkitzearen "erronka". Horren esanetan, ingeniariak eta teknika eta zientzia arloko lanpostuak dira, gehien bat, estaltzea kostatzen ari direnak.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan Ayerzak nabarmendu duenez, "kanpotik" etorritako pertsonak beharko dira lanpostuak betetzeko.

Espainiako Gobernuak lanbide arteko gutxieneko soldata 1.134 eurora igoko duen honetan, Ayerzak esan du igoera horrek "eragin txikia" izango duela Gipuzkoan. "Guk sinatzen ditugun hitzarmen guztiak soldata minimo horren gainetik daude; zentzu horretan, eragin txikia izango du", azpimarratu du. Soldatak eguneratzea begi onez hartu badu ere, dekretu bidez eta elkarrizketa soziala alboratuta egin izana deitoratu du.

Bestalde, ELAk soldata igoerak eta lan hitzarmen hobeak grebei esker lortu direla esan eta biharamunean, Ayerza atsekabetuta agertu da. Horren esanetan, oinarri sendorik gabeko baieztapena da, uste baitu Gipuzkoako hitzarmenak sinatzeko ez dela grebarik behar izan.

Azkenik, Gipuzkoako ekonomia aurten % 1 eta % 2 artean haziko dela nabarmendu du. Hazkundea sektore guztietan gertatuko dela aurreratu du, gehien bat zerbitzuetan, industrian eta eraikuntzan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena