Ekonomia
GIPUZKOA
AGENTZIAK | EITB Media
Adegi Gipuzkoako enpresen elkartearen arabera, ia hiru enpresatik batentzat (% 31) absentismoa da kezka nagusia, eta kopuru hori hirukoiztu egin da 2023tik.
Ayerza, Junkera eta Sasigain, Adegiko arduradunak, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Aurten, Gipuzkoako barne produktu gordina (BPG) % 1 eta % 2 artean haztea eta lurraldean 3.500 eta 4.500 lanpostu artean sortzea aurreikusi du Eduardo Junkera Adegiko presidenteak. Horren arabera, ia hiru enpresatik batentzat (% 31) absentismoa da kezka nagusia, kopuru hori iaztik hirukoiztu egin baita.
Konfiantzari dagokionez, enpresen % 85en ustez, merkatuaren egoera normaltasunezkoa da edo suspertzen ari da, eta zazpi enpresatik batek, aldiz, uste du atzeraldian dagoela.
Adegik lurraldeko enpresei urtarrilean egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur goizean Eduardo Junkera presidenteak, Jose Miguel Ayerza zuzendari nagusiak eta Patxi Sasigain Lehiakortasun arduradunak. Emaitzak iazkoen "antzekoak" direla nabarmendu dute, baina "aldaketa txikiak" izan dira.
Junkeraren esanetan, langile kualifikatuen gabeziak eta laneko kostuen eta soldaten igoerak kezka nagusia izaten jarraitzen du lurraldeko enpresen ia erdientzat (% 45). Horrez gain, absentismoak eragiten duen kezka hirukoiztu egin da urtebetean Gipuzkoako enpresen artean, % 31raino. Ayerzak esan du sektore guztietan "orokortutako" zerbait dela, eta datozen hilabeteetan "zehatz-mehatz" aztertuko dutela.
Halaber, enpresek inbertsio produktiboen beherakada nabarmendu dute, eta zaintzeko moduko faktore bat da. Inbertsioak handituko dituzten enpresen kopuruak bost puntu egin du behera, % 27,5eraino; inbertsioak murriztuko dituzten enpresen kopuruak, berriz, gora egin du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa