Ekonomia
Greba Hezkuntzan
EITB MEDIA
Negoziazio-mahaiak beste hitzordu bat du Lan Harremanen Kontseiluan, 9.000 langileri eragiten dien hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiten saiatzeko.
Milaka pertsona Bilbon manifestatu ziren duela gutxi.
ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT sindikatuak Kristau Eskola eta AICE-IZEA (Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa) patronalekin bildu dira gaur, 2021eko abenduan iraungi zen Gizarte Ekimeneko irakaskuntzako hitzarmenaren negoziazioari ekiteko.
Kristau Eskolak deitu du bilera, eta 12:30ean izan da Lan Harremanen Kontseiluaren egoitzan, Bilbon.
Azken bilera urtarrilaren 16an izan zen, eta ez zuen balio izan itunpeko ikastetxeetan urtarrilean egindako azken bost greba-egunak saihesteko.
Euskadiko Gizarte Ekimeneko ikastetxeek 9.000 langile dituzte 200 ikastetxetan, eta 120.000 ikasleri ematen diete zerbitzua.
Bilera horrek otsailerako deitutako bost greba egunak saihesteko balio izatea espero dute familiek. Zehazki, lanuzteak deitu dira otsailaren 6, 7 eta 8rako, baita 19 eta 20rako ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa