Ekonomia
Euskal kutxen legea
Erredakzioa
EH Bilduko lehendakarigaiak ohartarazi duenez, egungo araudiarekin litekeena da euskal kutxak “desagertzea”, “CAN kutxarekin gertatu den bezala”.
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaia. Argazkia: EFE
Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak adierazi duenez, Ajuria Enera helduz gero, Euskal Kutxen Legea "goitik behera" berrikusiko du, egungo araudiarekin euskal kutxak desagertzea posiblea delako, CAN kutxarekin gertatu den bezala.
Mintegik Europa Pressi eskainitako adierazpenetan esan duenez, Kutxabankekin jazotakoa "oso larria da". Euskal kutxak "Euskadiko sare industrialerako oxigenoa izan dira eta, egun, banku bihurtzeko joera antzematen zaie", salatu du EH Bilduko kideak.Mintegik azaldu duenez, "pribatizaziorako joera" dago kutxetan, eta Nafarroa jarri du horren adibide, "CAN desagertuta baitago".
"Jada, CAN ez da existitzen; nafarraren dirua xahutu egin dute", adierazi du. "Ekonomia esparruan, puntako erkidegoa izan da Nafarroa: errepide onenak zituen, bertako industriak babes handienak jasotzen zituen... Baina, egun, nekazaritza ekoizpena desagertu egin da". Gauzak horrela, ezker abertzaleko kidea kezkatuta azaldu da "Euskadin prozesu bera ematen ari delako".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa