07:46

Ekonomia

BALANTZEA

Santanderrek markak hautsi eta % 15 igo ditu mozkinak 2023. urtean

EITB MEDIA

Banco Santanderrek 11.076 milioi euroko mozkinak lortu zituen 2023an, aurreko urtean baino % 15 gehiago, marka historiko berri bat.

  • Ana Botin

    Ana Botin

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Banco Santanderrek 11.076 milioi euroko mozkinak lortu zituen 2023an, aurreko urtean baino % 15 gehiago, marka historiko berri bat.

Igoera diru-sarreren hazkunde handiari, bezero kopuruaren igoerari eta kostuen kontrolari esker gertatu da. 

Erakundeak ohar baten bidez azaldu duenez, laugarren hiruhilekoan soilik, etekina % 28 igo zen, eta 2.933 milioi eurora iritsi zen.

BBVA finantza erakundeak ere bere ibilbidean inoiz lortu dituen irabazi handienekin itxi zuen 2023a: 8.019 milioi euroko irabazi garbiak, 2022an baino % 26,1 gehiago, atzo jakitera eman zuenez. Emaitza horien arrazoien artean, bankuaren arabera, behin eta berriz eman den diru-sarreren hazkundea legoke, merkataritza-jardueraren eta interes tipoen igoerak lagunduta.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena