13:23

Ekonomia

NEGOZIAZIO KOLEKTIBOA

EAEko langileen % 63k lan hitzarmena indarrean zuten urte amaieran

AGENTZIAK | EITB Media

Gainera, batez beste % 4,22ko soldata igoera adostu dute, 2023ko urte arteko KPIaren (% 3,1) gainetik.

  • Eraikuntzako langile bat Bilbon

    Eraikuntzako langile bat Bilbon. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2023a "bizia" izan zen negoziazio kolektiboaren arloan, eta EAEko langileen % 63k lan hitzarmena eguneratuta eta indarrean zutela amaitu zuten urtea. Portzentaje hori 2012tik izandako handiena da.

EAEko Lan Harremanetarako Kontseiluak astearte honetan jakinarazi duen azaroko eta abenduko txostenaren arabera, gaur egun indarrean dauden lan hitzarmen horietan % 4,22ko soldata igoera adostu dute, batez beste, 2023ko urte arteko KPIaren (% 3,1) gainetik. 

Hala ere, urtearen amaieran, langileen % 30,6 lan hitzarmena luzatuta zeuden eta % 5,6, berriz, hitzarmenik gabe.

Urte hasieran lan hitzarmena berrituta zuten langileen kopurua % 27koa zen, baina sindikatuek eta enpresariek lortutako akordioei esker, ehuneko hori % 63,8ra igo da urtea amaitzerako.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena