09:18

Ekonomia

LANGABEZIA DATUAK

52.500 lanpostu sortu ziren Hego Euskal Herrian 2023an

O. A. | EITB Media

Langabezia tasa % 6,33ra jaitsi da EAEn eta % 9,32ra Nafarroan. EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa seigarrena da. Urte amaieran, guztira, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan.

  • Eraikuntzako langile bat Gasteizen

    Eraikuntzako langile bat Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Hego Euskal Herrian lan merkatuak 52.500 lanpostu sortu zituen 2023an: 47.700 Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta 4.800 Nafarroan. Gauzak horrela, urtebetean % 5,02 eta % 1,62 igo da lana dutenen kopurua.

Espainiako Estatistika Institutuak gaur kaleratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2023ko laugarren hiruhilekoan 22.200 lanpostu sortu ziren (% 2,28) EAEn eta Nafarroan, aldiz, 1.200 lanpostu suntsitu ziren (% -0,40), aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

EAEn 997.000 langile zenbatu zituzten iazko urtearen amaieran eta Nafarroan, berriz, 297.800.

Iaz, langabezia tasa % 6,33ra jaitsi zen EAEn eta % 9,32ra, Nafarroan. EAE da Estatuan langabezia maila baxuena duen lurraldea, eta Nafarroa seigarrena da.

Urte amaieran, guztira, 67.400 pertsona zeuden langabezian EAEn eta 30.600, Nafarroan, duela urtebete baino 22.600 (% 25,1) eta 2.300 (% 6,91) gutxiago, hurrenez hurren.

Bestalde, Espainiako Estatuari dagokionez, guztira 783.000 lanpostu sortu ziren 2023an (% 3,8 gehiago), eta guztira 21.246.900 langile zenbatu zituzten lanean. Halaber, urte amaieran langabezia tasa % 11,76koa zen, 2022an baino 1,1 puntu gutxiago, eta guztira 2.830.600 pertsona zeuden lanik gabe.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena